XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Eko-esperimentua

LASTER-JANAK AZTERTZEN

Gogokoen duzun jatetxera ogitarteko edo hamburgesa bat jatera zoazenean, janariarekin batera doanaz konturatu al zara?

Ez naiz maionesa, pepintxo edo tipulez ari, baizik eta gero botatzen dituzun kartoi, paper eta poltsez.

Goazen harira.

Beharko duzuna

- Lagun batzu

- Janaria pagatzeko dirua

- Laster-janak ematen dituzten jatetxeen zerrenda

Zer egin behar den

1. Esperimentu hau ongi egiteko, laster-janak erosi beharko dituzu zenbait jatetxetan.

Esperimentua errezteko (eta ahalik eta merkeen egiteko) zure lagun taldeko bakoitzak eros dezala bere janaria jatetxe ezberdin batean.

Erosi gutxigorabehera gauza berdintsuak jatetxe bakoitzean.

Orduan, jatetxe guztietako ogitarteko, freskagarri eta postreak erkatu ahal izango dituzue.

2. Ongi, orain janaria erostera joan.

Ez nahasi jatetxe ezberdinetako janaria.

3. Azkeneko jatetxera joan ondoren, eraman dena lagun baten etxera eta jan ezazue.

Baina ez bota paperezko azalak, edalontziak, zapiak, plastikozko sardeska eta goilareak, poliestirenozko erretiluak, patata frijituen kukurutxoak, etab...